Askizu aterpetxea:
Askizu Getariako udal-aterpetxea da. Banaka edo taldean joateko aukera dago, baita etxe osoa alokatzeko aukera ere.
Aterpetxearen ezaugarriak:
- 30 ohe.
- Sukaldea: mikrouhin labea, labea, eltzeak eta mahai-tresneria.
- Erabilera anitzeko gela (telebista eta DVDa).
- Komunak eta dutxak.
Sartu Askizu aterpetxearen atalean >
Askizu Ingurugiro Eskola:
Aterpetxeaz gain, ASKIZUn eskoletako ikasleentzako jarduerak eskaintzen ditugu, horretarako propio prestatutako unitate didaktikoekin.
Ingurugiro eskolaren ezaugarriak:
- Itsasoarekin lotutako gaiak lantzen ditugu.
- Adin guztietako ikasleentzako heziketa-programak prestatu ditugu.
- Tailerren, ipuinen, antzerkien eta jolasen bidez, gai asko lantzen ditugu.
- Egonaldiak egun 1, 2 edo 3 iraun dezakete, aukeran.
Sartu Askizu Ingurugiro Eskola atalean >
Erreserbak telefonoz:
Aterpetxerako zein ingurugiro eskolako erreserbak telefono bidez egin behar dira: 943833641 (Arazi enpresak kudeatzen du zerbitzua).