Askizu aterpetxea:

askizu01

Askizu Getariako udalaren gazte-aterpetxea da. Etxe osoa alokatzen da 14 urte azpiko taldeentzat.

Aterpetxearen ezaugarriak:

  • 30 ohe.
  • Sukaldea: mikrouhin labea, labea, eltzeak eta mahai-tresneria.
  • Erabilera anitzeko gela (telebista eta DVDa).
  • Komunak eta dutxak.

Sartu Askizu aterpetxearen atalean >

Askizu Ingurugiro Eskola:

askizu01

Aterpetxeaz gain, ASKIZUn eskoletako ikasleentzako jarduerak eskaintzen ditugu, horretarako propio prestatutako unitate didaktikoekin.

Ingurugiro eskolaren ezaugarriak:

  • Itsasoarekin lotutako gaiak lantzen ditugu.
  • Adin guztietako ikasleentzako heziketa-programak prestatu ditugu.
  • Tailerren, ipuinen, antzerkien eta jolasen bidez, gai asko lantzen ditugu.
  • Egonaldiak egun 1, 2 edo 3 iraun dezakete, aukeran.

Sartu Askizu Ingurugiro Eskola atalean >

Erreserbak telefonoz:

Aterpetxerako zein ingurugiro eskolako erreserbak telefono bidez egin behar dira: 943833641 (Arazi enpresak kudeatzen du zerbitzua).