Aterpetxea | Ezaugarriak | Prezioak | Argazkiak | Erreserba | Telefonoak

ASKIZU: Getariako udal aterpetxea

Askizu aterpetxearen ezaugarriak

Askizu natura ingurune ikusgarri batean dago, mendialdean, eta parez pare dauka Kantauri itsasoa. Bien arteko mugan dago Zumaiako Flyscha. Lur planetaren fase geologikoen historia bere baitan daukan labar zatia da, eta Algorri Interpretazio Zentroa da Flyscha gertutik ezagutzeko gune aproposena. Urola Kostan Historiaurretik bizi dira gizakiak, eta horrek erakusgarri duzu Ekainberri museoa. Eta azken orduko moda nahi baduzu, Cristobal Balenciaga Museo ireki berria duzu Getarian. Ez duzu auzoan aparkatzeko arazorik izango, autoz inguruetara mugitu nahi izanez gero. Lagun artean elkartzeko taberna dago bertan, eta kirolak edo bestelako talde-jarduerak egin ahal izateko, frontoia leku ezin hobea da. Askizutik pasatzen da Kostako Donejakue bidea, eta puntu garrantzitsua izan zen, Tourseko San Martin elizagatik batez ere. Gipuzkoako landa-eremuko eliza gotiko zaharrena da eta XII. mendekoak dira lehen harriak.

Ezaugarriak:

Aterpetxearen ezaugarriak:

  • Etxe osoa alokatzen da 14 urte azpiko taldeentzat.
  • 30 ohe: Beheko solairuan 9 ohe, goiko solairuan 18 ohe (logela haundian), 3 ohe (logela txikian).
  • Sukaldea: mikrouhin labea, labea, eltzeak eta mahai-tresneria.
  • Erabilera anitzeko gela (telebista eta DVDa).
  • Komunak eta dutxak.
  • Hemen duzue Askizu aterpetxean dagoen materialaren inbetarioa.

Askizu auzoan:

  • Frontoi estalia.
  • Aparkalekua.
  • Taberna.
  • Isolatua, talde-lanerako egokia.

Zatoz Askizu aterpetxera! Kontsultatu nola iritsi Askizura >

Prezio taula:

Aterpetxearen alokairua sukaldea erabiltzeko aukerarekin (eguneko)
Sarrera 12:00ak ondoren eta irteera 12:00ak baino lehen.
320€
Fidantza100€
**Irteera ordua bazkaldu ondoren (gehienez 17:00ak arte)70€

AUZOKIDEAK ERRESPETATU 22:00TATIK AURRERA ISILTASUNA MANTENDU ETXETK KANPO

ERRESERBA EZEZTATZEKO ETA ORDAINKETA ITZULTZEKO POLITIKA:

Aterpetxearen erreserba konfirmatzeko, zenbateko osoaren %25-a ordaindu beharko da.
Egonaldia baino hamabost egun lehenago, erreserba kopuruaren gainontzeko %75a ordaindu beharko da.

100 euroko FIDANTZA ordaindu beharko da astebete baino epealdi gutxiagoko egonaldietan, eta 300 euro astebetetik gorako egonaldietan. Fidantzaren itzulketa egonaldia amaitu ondoren burutuko da, aterpetxean kalterik sortu ez bada eta txukun utzi baldin bada.
Zenbait kasutan ez da fidantzaren osotasuna bueltatuko.

Garbiketa falta arina-30€
Garbiketa falta larria-90€
Etxetresna elektrikoak-90€
Altzariak-90€
Ontziteria-90€
Etxeko hornidurak-90€

Aste bat baino gehiagoko egonaldietan maindire aldaketa eskainiko da.

Erreserba bertan behera uzten den kasuan, ordaindutako osoa itzuliko da baldin eta egonaldiaren data baino gutxienez bi hilabete lehenago jakinarazten baldin bada. Bestela, ez da ordaindutako kopurua itzuliko.

ARGAZKIAK

 

 

Erreserbak:

Aterpetxerako zein ingurugiro eskolako erreserbak telefono bidez egin behar dira: 943833641 (Arazi enpresak kudeatzen du zerbitzua).

Telefono interesgarriak:

LARRIALDIAK
SOS deiak    112
Ertzaintza (Zarautz)    943835150
Anbulategia (Zarautz)    943007999
Gurutze Gorria  (Zarautz)    617452341
Osakidetza larrialdiak 943461111

GARRAIO ZERBITZUAK
Taxi Zarautz    943131952
Taxi Getaria    943140456
Taxi Zumaia    943816360
Eusko trenbideak  943450131
Autobus publikoa  (Eusko tren)  943450131

HARREMANAK
Aterpetxeko arduraduna  943833641